Eskaintza

 

Enkarterri HHI Eusko Jaurlaritzaren mendeko zentro publikoa da, ofiziala eta doakoa, 18 urtetik gorakoentzako eskolak eskaintzen ditu, goizez eta arratsaldez.

Hezkuntza aukera desberdinak ditugu eta hainbat udalerritan gaude:  Alonsotegi, Sodupe, Zalla eta Balmaseda.

Taldeen ordutegiak, goizez (9:30etatik-13:30etara), arratsaldez (15:30etatik-18:30etara) eta gauez (17:30etatik-20:30etara) izan daitezke.


Eskaintzen ditugun ikastaroak hauexek dira:

  • Oinarrizko irakaskuntzako ikastaroak: ikasleen mailaren arabera antolatzen dira, irakurketa eta idazketa maila ikasi edo hobetu nhi duten pertsonetatik hasi eta ezagutza finkatu eta gogoratu nahi den maila altuagoetaraino. Egunean bi ordu irauten dute.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Graduatua lortzeko ikastaroak: ikaslearen abiapuntuaren arabera, ikastaroak urtebete edo bi urte iraungo du, astean hamabost orduko eskoletara joanda, egunean batez beste hiru ordutan banatuta.
  • Ikastaro Ez Arautua: astean hiru orduko prestakuntza programak, teknologia berriekin edo hizkuntzekin edo lotutako jarduerak egiteko, oinarrizko maila batean.

         25/45 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-probetarako prestakuntza ere eskaintzen da, baita Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarbide.probetarako ere.